Baginen Bagara. Emakume artistak: Ikusgarritasun(ez)aren logikak
Komisarioa(k): Haizea Barcenilla eta Garazi Ansa Arbelaiz
Erakusketaren izenburua: Baginen Bagara. Emakume artistak: Ikusgarritasun(ez)aren logikak
Datak: 2021/11/27-2022/03/13
Lekua: San Telmo museoa, Donostia
Aurkezpen laburra: Euskal testuinguruan emakumezko artistek historikoki jasan duten ikusgarritasun ezaren arrazoiak bistaratzea eta artista hauen lana balioan jartzea helburu zuen ikerketan oinarritutako erakusketa. 79 artistek hartu zuten parte erakusketan 130 lanekin denera. San Telmo museoko bildumaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko bilduma eta Kutxako bildumari dagozkien lanak ere bazeuden.