Hariak taldeko Zuzendarikide Nagusia da. Artearen historian doktorea da EHUtik eta aurretik Londoneko Goldsmiths College-an MFA Curating titulua eskuratu zuen. Artearen Historia eta Musika saileko irakasle agregatua da eta CYXAC masterreko zuzendariordea. Bere ikerketa ildoak historiaren eraikuntzaren kritika feministaren ingurukoak dira, erakusketek eta kritikak sortzen duten diskurtsoari arreta berezia eskiniz. 2009-2010 artean komisario gonbidatua izan zen Le Pavillon programan, Pariseko Palais de Tokyo arte zentroan, eta 2012an Kuratorlab programan, Konstfack unibertsitatean, Estokolmon. Ikerketa egonaldiak egin ditu Tokyoko Keio University-n, Erromako La Sapienza eta Lisboako Universidade Novan, eta irakasle gonbidatua izan da Nanteseko Unibertsitatean, Roma Tren eta Mexikoko UNAMen. Sei doktoretza tesi zuzendu ditu.
Komisario lanetan aritua, Garazi Ansarekin batera Baginen Bagara erakusketa komisariotu ondoren, Bagara proiektua sortu zuten, taldearen ildo nagusi bat dena. Horrez gain, 2014tik arteari eta ondareari buruzko zutabe bat du hamabostean behin Berria egunkarian.
Haizea Barcenilla Garcia
PROFILAK
ARGITALPEN NABARMENAK
Barcenilla, H. eta Lekuona Mariscal, A. (Eds.) (2024). Historias desnortadas. Hacia una historia feminista del arte contemporáneo en el estado español, Tirant lo Blanch.
Ansa-Arbelaiz, G.; Barcenilla, H. eta Lekuona Mariscal, A. (2024). Revisar los hitos: Gure Artea desde una perspectiva de género (1982-1995). Arte, Individuo y Sociedad, 36(2), 433-444.
Barcenilla, H. (2023). Exponer para historiar. Nuevos relatos feministas. In R. de la Villa. Maestras (48-55). Museo Thyssen-Bornemisza.
Barcenilla, H. (2023). Reivindicarse sin exponerse. Estrategias translúcidas en los autorretratos de Rosa Valverde. Espacio, tiempo y forma. Serie VII, Historia del Arte, 11, 267-290.
Ansa Arbelaiz, G. eta Barcenilla, H. (2021). Baginen Bagara. In Barcenilla, H. eta Ansa Arbelaiz, G. (Eds.). Baginen Bagara. Emakume artistak: ikusgarritasun(ez)aren logikak. Artistas mujeres: lógicas de la (in)visibilidad (9-29). San Telmo Museoa.
Barcenilla, H. (2020). Estrategias translúcidas y contraimágenes: romper con la representación hegemónica. Boletín de arte, 41, 23–32.
Barcenilla, H. (2018). Visibilidad animada. In VVAA, Video-Arte. Recorridos por la creación videográfica en Euskal Herria (67-86). UPV-EHU.
Barcenilla, H. (2014). Incluir o replantear: cómo exponer e historizar a las mujeres artistas. Boletín de arte, 35, 117-129.