Amaia Serrano-Mariezkurrena
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Lehen Hezkuntzan eta Atzerriko Hizkuntzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko Literatura Konparatua eta Ikasketa Literarioak masterra egin zuen (ikasle onenaren saria eskuratuta) eta doktorego programa berean defendatu zuen 36ko Gerra euskal nobelagintzan: memoria ikerketak narratologia kulturalaren ikuspegitik tesia, UPV/EHUren Sari Berezia jaso zuena.
UPV/EHUko ikerketa proiektu ugaritan hartu du parte, eta bere ikerlerroak kritika feminista, genero ikerketak, memoria historikoa, memoria kulturala eta heziketa literarioa dira. Doktorego aurreko bi egonaldi egin ditu, UPPAn (Baiona) eta Aarhus Universistet-en (Danimarka), eta doktorego osteko egonaldia Madrileko UAMen.
Dibulgazioan ere aritu da, bai Argia aldizkariko liburu kritikan, baita HikHasi eta HaziHezi aldizkari pedagogikoetan ere.
PROFILAK
ARGITALPEN NABARMENAK
Serrano-Mariezkurrena, A. (2024). Begirada literarioak iraganari. 36ko Gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan. UPV/EHU
Serrano-Mariezkurrena, A., Luna, U., Permach, N. eta Echeberria, B. (2024). Memoriaren arrastoa euskal HGLn. Gerrak ez du izenik albumaren azterketa. Fontes Linguae Vasconum 137, 137-162.
Serrano Mariezkurrena, A. (2023). Gatazka armatua eta genero gatazka bidegurutzean. Jokin Muñozen narratiba begirada feminista batetik. Fontes Linguae Vasconum, 136, 371-396.
Serrano Mariezkurrena, A. (2022). Discourses on the Spanish Civil War in Basque novels. International Journal of Iberian Studies 35, 3-25.
Serrano Mariezkurrena, A. (2020). Memoria literaria y guerra civil: modos de narrar en la novela vasca. ínsula 883-884, 44-49.
Serrano Mariezkurrena, A. (2020). Emakumeen gorputzak eta ahotsak Uxue Alberdiren “Aulki-jokoa” (2009) eleberrian. Euskera 65(2), 543-577.
Retolaza, I. eta Serrano Mariezkurrena, A. (2017). A peza artística-audiovisual Gernika Lemoizen: lugares de memoria en tensión. In Freire, M. P., Herrero, N. & Agrelo, E. (eds.). Novo espazo público: a emerxencia cultural (151-172). Universidad de Santiago de Compostela.
Sánchez, M. eta Serrano Mariezkurrena, A. (2013). Narrativa vasca y memoria: la necesidad de crear verdades literarias. Ínsula 797, 24-27.
Serrano Mariezkurrena, A. (2012). Jokin Muñozen Antzararen bidea, oroitzapenei zabaldutako literatur leiho. In Serrano, A. (ed.). Gatazken lorratzak. Euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino (123-162). Utriusque Vasconiae.