(Ia) guztia moztu edo itsats daiteke

Esther Ferrer eta Denbora.

Batzuetan, askotan, gauzak ez dira
nik nahi dudan lekuan bukatzen…
... guraizeak hartzen ditut halakoetan: kris-kraus!
Erraza da nondik moztu argi badaukazu.

(Ia) guztia moztu eta itsats daiteke Aintzane Usandizagaren hitzen eta Aran Santamariaren irudien bitartez josten den kontaketa bat da. Bere oinarrian Esther Ferrer artistak denboraren inguruan egindako lanak daude, eta modu jostagarri eta ederrean hauek ezagutaraztea da liburuaren helburua. Esther Ferrer Euskal Herriko artista garrantzitsuenetakoa da eta maiz landu zituen denbora bezalako kontzeptuak, aldi berean abstraktuak eta oso egunerokoak direnak. Esther Ferrerren estetika gogorarazi dezakeen collagezko muntaia eta hitz dantzarien bidez, denbora harrapatzeko ahaleginetan murgilduko da irakurlea.

Siguiente
Siguiente

Mari Paz Jimenez eta pintura