Mari Paz Jimenez eta pintura.

Ahizpari gutuna

Rosario kuttuna, zer moduz zaude?
Gauzak diren moduan idaztea gustatuko litzaidake
baina azkenaldian objektu batzuk etengabe
aldatzen direla sentitzen dut, beste batzuk ahitzen.
Gure bizitzak oraindik poesia behar duela dirudi,
ez zaizu iruditzen?

Ahizpari gutuna, Elena Olaveren hitzen eta Irrimarraren irudien elkarlanaren bidez gauzatu den proposamena da. Mari Paz Jimenezen artelanak oinarri hartuta, liburuaren helburua artistaren lana ezagutaraztea da, modu eder eta poetikoan. Mari Paz Jimenez, bereziki pinturan egindako ekarpenengatik ezagutzen den arren, josketa lanetan ere aritu zen, tartean bere ahizpa bailaora Rosariorentzat jantziak eginez.

Irakurleak, Mari Pazen sormen prozesuaren hausnarketetan murgiltzeko aukera izango du ahizpari idazten dion fikziozko gutunaren bidez, artistak landutako estilo anitzetara hurbiltzen gaituzten irudien laguntzaz.

Anterior
Anterior

Esther Ferrer eta Denbora

Siguiente
Siguiente

Rosa Valverde eta kutxak